

Baiolei baserriaren historia XVI. mendekoa da
Baina dena aldatu zen 2010ean jatorrizko baserria bota eta Azpeitiko altzairu-enpresa bat instalatu zenean. Horrela, baserria Azpeitiko Izarraitz auzora eraman zen.
2016ko udaberrian, Holanda bisitatu eta han bizitako esperientziaren ondoren, landa-turismorako gelak alokatzen hasteko ideia sortu zitzaigun. Logela bat alokatzen hasi ginen, eta hurrengo egunean argentinar bat genuen etxeko ate ondoan.
Merkatuaren eskaria ikusita, landetxearen negozioaren martxari ekin genion. Logelak mimo handiz prestatuz, bisitariak gure landa-ingurune ederraz eta babes handiko eremu natural batean daukagun bakeaz gozatu ahal izan dezan.


Ezagutu zure anfitrioia
17 urterekin hasi nintzen ostalaritzan lanean. Nire lehen lana Azpeitiko hotelean egin nuen, zerbitzari-lanetan. Hotelaren barne-funtzionamendua bizitzeko aukera izan nuen, eta hotel bat zer zen ikasi nuen. Era berean, hainbat jatetxetan ibili naiz lanean, bai zerbitzari, bai sukaldean.
2016an Amsterdamera joan nintzen nire txikiekin apartamentu batera, eta itzuli nintzenean, landetxearen ideia bururatu zitzaidan. Nik banuen azpiegitura egina, eta nahikoa espazio gaur egun Baiolei dena martxan jartzeko.
Landetxearen martxa neramala haur hezkuntza ikasi nuen. Gaur egun, nire egunerokoan hezitzaile gisa nabil ordezkapenak egiten. Sinpletasuna gustatzen zait, familiarekin, lagunekin eta ostalariekin egotea. Gainera, naturarekin harremanetan egotea eta baratzean lan egitea gustatzen zait.
Ana Agirre


Hartu ostatu gurekin


Mihura | Logela bikoitza
2
1
2
1


Liho | Suite
2
1
SPA
2
1
SPA


Ilena | Logela bikoitza
2
1
2
1


Bostorri | Familia-logela balkoiarekin
4
2
4
2


Malba | Logela bikoitza
2
1
2
1

