Gure bezeroentzat eskariaren araberako sauna daukagu, pertsonako 9 euroko kostu gehigarriarekin. Finlandiako saunak 80º eta 90ºC bitarteko tenperatura du, eta hezetasun-maila baxuagoa, % 30-60koa. Sauna ona da gorputzarentzat, izerditan toxinak botatzen direlako eta odol-zirkulazioa bizkortzen delako.
Masaje zerbitzua
Eskariaren araberako kirol-eta terapia-masajearen zerbitzua, kostu gehigarriarekin. Masajea gaitzen bat duten edo izan dezaketen giza gorputzeko atalak eskuz baloratzeko eta tratatzeko metodo bat da, mina hobetzeko, giharretako tentsioak murrizteko edo kentzeko, odol- eta linfa-zirkulazioa hobetzeko eta estresa arintzeko.
Sukalde-jangela
Sukalde bat dugu bezero guztientzat. Jangela-sukaldeak produktuak prestatzeko, biltegiratzeko eta hozteko behar den guztia barne hartzen du. Garbigailua eta lehorgailua ere baditu, kostu gehigarririk gabe. Ez dugu otordurik edo gosaririk eskaintzen, baina bezeroaren eskura kafea eta infusioak jartzen ditugu gosaltzeko.
Barbakoa eta labea
Bezeroaren eskura jartzen ditugu barbakoa eta labea, kostu gehigarririk gabe.
Aparkaleku pribatua eta doakoa
Aparkaleku-zerbitzu oso segurua eskaintzen da edozein ibilgailutarako, inolako kostu gehigarririk gabe.
Etxe-animaliak edo maskotak
Maskotak onartzen dira, eguneko eta maskota bakoitzeko 6 euroko kostu gehigarriarekin.
Auto elektrikoaren kargagailua
Auto elektrikoa kargatzeko zerbitzua eskaintzen da, kostu gehigarri batekin. Kostu gehiagrria 5 € finko eta 0,2 kW/€ izango da. Kargagailuaren marka Orbis da eta ez du karga azkarrik eskaintzen.
Ohe osagarriak
Logeletan banakako ohe osagarriak jar daitezke, eguneko 15 euroko kostu gehigarriarekin. Kontsultatu aukera hau anfitrioiarekin.
Baioleiren informazio gehigarria
Diru-aurrerakina Erreserba osoaren % 30 aurreratuko da. Ordainketa ST birtual bidez egin behar da. Geratzen den zenbatekoa zuzenean ordainduko du bezeroak helmugara iristen denean.
Ordainketa osoa Ordainketa online egin daiteke. Ordainketa establezimenduan egiten bada, eskudirutan edo txartelarekin egin ahal izango da.
Baiolei zabalik dago urte osoan
Sartzeko eta irteteko orduak + Check-in: 16.00pm 21.00pm (beste aukera batzuk kontsultatu) Sartzeko eta irteteko kodeak ditugu + Check-out: 12:00am baino lehen
*Agradecemos que nos informéis sobre la hora de prevista de llegada.
Pre Check In sistema
CHECK IN TOOLS sistema daukagu, eta, beraz, pre checking bat egin dezakegu (zure bizilekutik datuei alta ematea), NANaren edo PASAPORTEAREN datuak eskaneatzea barne. Horri esker, ostatura sartzeko behar diren kudeaketetarako denbora ahalik eta gehien murriztu daiteke.
Ezeztapenak/Aurreordainketa Ezeztapen-tarifak eta aurreordainketak aldatu egin daitezke gela motaren arabera. Sartu zure egonaldiaren datak eta kontsultatu aukeratutako logelaren baldintzak.
5 baliogabetzea 30 egun baino gehiago lehenago egiten bada. 40 baliogabetzea 30 egun edo gutxiagorekin eta 15 baino gehiagorekin egiten bada. 60 baliogabetzea 15 egun edo gutxiagorekin eta 7 baino gehiagorekin egiten bada. 100 baliogabetzea 7 egun edo gutxiago lehenago egiten bada.